2010/07/27

Laster teklak

Laster teklak, hots, ekintzak egiten dituzten teklen konbinazioak erosotasuna, eraginkortasuna eta produktibitatea emendatzen duten tresnak dira.

Azpiko taulan, nire aburuz, interesgarrienak aipatuko ditut:

KONBINAZIOA EKINTZA
Ctrl+Z Desegin
Ctrl+X Ebaki
Ctrl+C Kopiatu
Ctrl+V Itsatsi
Ctrl+A Dena hautatu
Ctrl+F Bilatu
Ctrl+S Gorde
Ctrl+Gurpila Zoom dokumentua
Win+Gurpila Zoom pantaila *
Win+M Kolore negatiboak *
Alt+Tab Aplikazio aktiboa aldatu
Alt+F2 Exekutatu fitxategia *
Impr Print Pantaila inprimatu
Alt+Impr Print Leihoa inprimatu
Ctrl+Alt+kurtsorea Laneko area aldatu*
F11 Dokumentua pantaila osoan
*bakarrik Linuxen

Zerrenda osatuago bat nahi baduzu Linuxen egin Sistema>Hobespenak>Laster-teklak. Ikusteaz gain editatzen ahal dituzu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina