A - Instalatuta dagoen Rhythmbox aplikazioaren bidez.
- Aplikazioa ireki Soinua eta Bideoa atalean.
- Formatu lehenetsia .ogg da. Zure erreproduzigailu portatila soilik mp3 jotzen badu egin Editatu > Hobespenak > Musika eta CD Quality MP3 hautatu. Aukera hori ez balego editatu eta sortu berria; Gtreamer hodian honako hau itsatsi: audio/x-raw-int,rate=44100,channels=2 ! lame name=enc ! id3mux eta formatuan mp3 idatzi.
- CDa sartu.
- Ezkerreko zutabean hauta ezazu Gailuak CD.
- Azpiko irudian agertzen diren gorriz markatutako bi aukeretako edozein klikatu, edo goiko diskoa edo CD gailuan eskuin klik egin eta Erauzi liburutegian klika. Disko osoa ripeatuko du. Eboluzioa egoera barran ikus dezakezu (behean eskuinean).

B - Berezko aplikazio bat instalatu. Esate baterako Asunder CD ripper. Horretarako:
- Karmic-en: Aplikazioak > Ubuntu Software-Biltegia > bilatu Asunder.
- Instalatu
- Mp3 nahi baduzu: Preferences > Encoder > mp3 hautatu.
- Egin CDDB Lookup eta beheko ezker izkinan Rip klikatu.
Mp3 formatu jabeduna da. Berau eta ohiko beste batzuk erabili ahal izateko komenigarria da Restricted Extras instalatuta edukitzea. Oraindik ez baduzu ireki terminal bat (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala eta agindu hau kopiatu eta terminalean saguaren eskuin klikarekin itsatsi: sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras eta return zanpa.





