2009/03/11

Format Factory euskaraz

Bideo, audio eta irudien fitxategien formatuak era masiboan aldatzen dituen freewarea edo doako aplikazioa euskaratu berri dut. Filma-DVDak eta audio-CDak ere ripeatzen ditu.


Bideoa
MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF formatuak onartzen ditu eta hainbat kalitate aukerak eskaintzen ditu.

Audioa
MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV formatuak eta kalitate aukerak.

Irudia
JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA formatuak. Tamaina eta biratze aukerak eskaintzen ditu.

Horretaz gain ripeatzeak egiten ditu, ISO bihurtzeak, bideo-fitxategien fusioa, fitxategi multimedien informazioa eta abar.

Laburbilduz potentzia, abiadura eta erabilerraztasuna elkartzen duen aplikazioa.

Soilik Windows (32) gainean dabil.

Jaisteko tokia. Instalatzean Windowsen ezarpen lokaletan "vasco" jarrita badugu euskaraz instalatuko da, bestela hizkuntza aukeretan "basque" hautatu behar da.

Windows aplikazio bat da. Linuxen erabili nahi baduzu Wine erabili behar duzu. Bestela Linuxen programa hauek erabil ditzakezu.

1 iruzkin:

  1. Programa praktikoa dirudi, eskerrik asko euskaratzeagatik, eta baita blog honi CC lizentzia majo hori emateagatik, horri esker atera dugu iragarpena Sustatun. Zorionak lan bikain honengatik.

    ErantzunEzabatu