2009/02/04

Impresive : aurkezpenak aurkezpen softwarerik gabe

Tarteka hondarraren artean harribitxi bat azaltzen da, eta hau proiektorea erabiltzen dugunontzat kilate askotako harribitxia da.

Zer egiten du aplikazio honek? Bada, PDF dokumentuak eta argazkiak aurkeztu pantaila osoan eta hainbat tresnen bidez edukiak nabarmendu. Besterik ez.

Nola instalatu? Ez dauka instalazio fitxategirik. Lehenik eta behin Impresiveren web orrira joko dugu gure sistema eragileari dagokion bertsioa jaisteko. Windowsen kasuan .zip bat da eta, jaitsi ondoren, irekiko dugu mantenduko dugun toki batean. Aplikazioa ez dugu irekiko; PDFak, argazki multzoak edo argazki karpetak Impresivera bidaliko ditugu berauek ikusteko. Hori egiteko eskuin klikeko alboko menuan "bidali hona" edo "send to" atalean Impresive aukera gehituko dugu honela: C:\Documents and Settings\Zure erabiltzaile izena\SendTo karpetan (ezkutuko karpeta da, beraz sartzeko idatzi helbide barran) eskuin klik egin eta deskonprimitutako karpetako impresive.exe fitxategira lasterbidea egin.

PDFak, argazki multzoak edo karpetak ikusteko berauek hautatu ondoren eskuin klik egingo dugu eta bidali hona > impresive aukeratuko dugu. Dokumentuak eta argazkiak pantaila osoan ikusiko ditugu. Hurrengo orria edo hurrengo argazkia egiteko espazio-barra edo ezker klika egingo dugu, eta atzera egiteko eskuin klika. Orrien edo argazkien miniaturak ikusteko [TAB] zapalduko dugu, dokumentuan edo argazkian zati bat handitzeko, zoom egiteko, sagua eraman eta Z tekla zapaldu. Azkenik, zatiren bat nabarmentzeko:
  • Arreta laukizuzen bat edo batzuk marraz ditzakegu saguaren bidez edo
  • Arreta zirkulua piz dezakegu [Enter] zapaldu eta ondoren saguarekin zuzentzen.
Aukera gehiago bere dokumentazio orrian.

Laukizuzena

Zirkulua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina