2009/01/23

Botila brankan puskatu eta aurrera

Kaixo lagunak. Hau da botadurako mezua. Aurretik mezu batzuk ekarri ditut blog zaharretik ontzioletan barkua itsasoratu aurretik motoreak eta frogatzen diren moduan.
Tokiz aldatzearena batez ere mezuak errazago bilatze aldera egin dut eta horretarako eskuineko etiketak erabilgarriak izango direla pentsatzen dut. Txantiloia atzeko planoa iluna duena aukeratu dut begiak gutxiago erretzeko.
Harpidetu nahi duzuenak eskuineko zutabearen beheko aldean RSSren ikurra eta Post hitza duen txaplatan klikatu eta zuen jario irakurlea hautatu.

Estrenoak sortzen didan emozioa transmititzeko botadura baten bideoa jarri dizuet.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina